COVID-19aren gaineko informazio-pilulak gertatu ditu Elhuyarrek

Mirari Altube Arrese 2020ko martxoaren 30a

Elhuyar Zientziako lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bederatzi bideo-pilula gertatu ditu. Gaur, martxoak 30, hasi eta egunero argitaratuko dituzte horiek euskarazko 30 hedabidek baino gehiagok, horien artean Goienak.

Elhuyarreko kide Ana Galarraga Aiestaranek minutu bateko bideoetan hainbat gai landu ditu, besteak beste, birusaren jatorria, komunitate zientifikoaren ahalegina, adinaren araberako eragina, emakumeak zaurgarriago izatea, eta tratamenduen inguruan. 

Elhuyarrek zera adierazi du: "Koronabirusak sortu duen egoera berezi honetan, herritarrei euskarazko informazio irizpidedun eta kalitatezkoa ematea ezinbestekoa da, eta lan horrek hedadura handiagoa izan dezan, euskarazko komunikabideekin elkarlana sendotzeko abagunea aprobetxatu nahi izan du, eduki hori guztion eskura jarriz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak