Elurrak zuritu ditu bazterrak Debagoienean

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko mar. 30a, 10:37

Iragarrita zegoen moduan negu beteko giroan murgildu gara gaur, mendiak zuritu dira eta kalean ere ikusi dira elur malutak goizeko lehen orduetan. Euskalmeten iragarpenaren arabera elur-maila 300-500 metro artean kokatuko da ia egun guztian, eta beraz, litekeena da, datozen orduetan ere leihora irten eta elurra ikusteko aukera izatea.

Gaur, astelehena, zaparrada giroa gailenduko da eta hauek ugariagoak eta mardulagoak izango dira Kantauri isurialdean; zenbait momentutan trumoiak jo eta txingorra ere bota dezake. Ipar edo ipar-ekialdeko haizea bizi-bizi ibiliko da eta honek hotz sentsazioa areagotu egingo du. Tenperatura maximoak gehienez ere 4-8 ºC artean kokatuko dira. Barnealdean eta mendi inguruetan izotza egingo du. Bihar arratsaldetik aurrera, tenperaturak gora egingo du.

Erlazionatuak

Elgetako bazterrak zuri, martxoaren 30ean

Larraitz Zeberio Lekuona 2020 mar 30 Elgeta

Kalea zuritzen hasi da elurra

Oihana Elorza Gorostiza 2020 mar 30 Oñati

Elurra, Aramaion

Julen Iriondo 2020 mar 30 Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak