Beste 13 pertsonak eman dute positibo Debagoienean

Maialen Santos 2020ko mar. 29a, 13:31

Kutsatutakoen kopuruak goraka jarraitzen du Debagoienean. Arrasaten guztira 55 kutsatu atzeman dituzte detekzio probetan, atzo baino 6 gehiago. Bergaran, azken orduetan 4 kasu berri egon dira –guztira 16 dira orain–. Aretxabaletan 18 dira kutsatutakoak, atzo baino 2 gehiago. Eta Oñatin, aldiz, positibo berri bat egon da azken orduetan; beraz, 14 dira guztira. Gainontzeko herrietan ez dago baieztatutako gaixo berririk. Honenbestez, Debagoienean denera 113 pertsona dira positibo eman dutenak.

Osakidetzak atzoko 20:00ak arteko datuak jakinarazi ditu, hala, EAEn COVID-19 gaitza duten 604 kasu berri daude eta baieztatutako kasuak, guztira, 5.740 dira dagoeneko.

Bizkaian 2.776 kutsatu daude, horietatik 313 positibo berriak dira eta 1.096 lagun daude ospitalean. Araban 1.947 positibo zenbatu dituzte guztira, horietatik 168 kasu berriak dira eta 353 pertsona ospitalean daude. Gipuzkoak atzetik jarraitzen du, 1.017 kasu positibo daude guztira, baina 123 positibo berri egon dira. Gainera, Gipuzkoan, 320 gaixo daude ospitalean, horietatik 26 Arrasateko ospitalean.

Datu positiboei dagokienez, azken orduetan 250 alta egon dira dagoeneko EAEko ospitaletan, horietatik bakarra Arrasaten. Guztiz sendatutakoei dagokienez, 1503 pertsona daude erregistratuta orain arte.

Gainera, COVID-19 gaitzak hildako pertsonen kopurua 265era igo da, 24 hildako berri egon dira EAEn. Bestalde, dagoeneko ia 14.071 detekzio proba baino gehiago egin dituztela jakinarazi du Osakidetzak, horietatik 1.400 baino gehiago atzo.

Osakidetzako Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio sanitarioko zuzendari Mikel Sanchezek azaldu duenez, EAEn kutsatutako pertsonen %16 osasun arloko langileak dira. 

Datuak herriz herri

Herriak Positiboak
Arrasate 55
Aretxabaleta 18
Bergara 16
Oñati 14
Eskoriatza 7
Antzuola 2
Aramaio 1

EAEn kutsatutakoak adin tarteka

Adina Positiboak
0-9 19
10-19 38
20-29 262
30-39 542
40-49 863
50-59 1091
60-69 1009
70-79 932
80-89 707
90 urte edo gehiago 277

Osakidetzako informazio buletina osorik ikus dezakezu hemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak