Bigarren balkoi-festa arrakastatsuan, argiak eta musika nagusi

Maialen Santos 2020ko martxoaren 29a

AZ Gaubelak taldeak antolatuta bigarren aldiz egin zuten balkoi-festa atzo, Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Arrasaten. 

Jende asko batu zen festara hiru herrietan, eta balkoietan argiak eta musika izan ziren nagusi. DJak egon ziren toki ezberdinetan, eta mozorroek ere izan zuten euren tokia. 

Herrietako puntu ezberdinetan jarritako kamerei esker zuzeneko irudiak ikusteko aukera izan zen Youtube-ren bitartez. Hala eta guztiz ere, ezin izan zituzten –aurrez iragarri moduan– drone bidezko irudiak grabatu, alarma-egoeran aireko espazioa inbaditu ezin daitekeela adierazi zielako Ertzaintzak antolatzaileei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak