Osasun arloko langileei txalo egin ostean, 20:10ean hasiko dute festa Aretxabaleta, Eskoriatza eta Arrasateko etxeetako balkoietan. Adierazi dutenez, bigarren erronda honetan kaleko argi guztiak kenduko dituzte, etxeetako festa "handiagoa" izan dadin: "Arrasaten ere zuzeneko dron irudiak izango ditugu, eta Eskoriatzan kamara ezberdinak festa zuzenean jarraitzeko", azaldu dute WhatsApp bitartez zabaldutako mezuan.
Herritarrak animatu gura izan dituzte parte hartzera: "Prestatu musika ekipoak eta atera zuen balkoietara! Ez ahaztu mozorroak eta argiak jartzea, sopresaz beteta dator eta larunbata!"
https://www.youtube.com/channel/UCOeQa3hqTHTPqKNH5omx-Zw helbidean sartuta musika eta balkoi festaren zuzeneko irudiak ikusteko aukera egongo da.