Hezkuntza sailak zehaztu duenez, ordaindu beharreko zenbatekoa honela kalkulatuko da: zerbitzua etenda dagoen bitartean jantokira joateko aurreikusitako egunen kopurua bider diruz lagundutako eguneko prezioa. Ordainketa horiek "ahalik eta azkarren" ordainduko dituela aurreratu du Hezkuntza sailak.
Eskola-jantokirako laguntza jasotzen duten familiek zuzenean jaso ahal izan dezaten, honako jarraibide hauek hartu ditu Jaurlaritzak:
- Kudeaketa zuzeneko jantoki-zerbitzua duten ikastetxe publikoen kasuan, zeinetan laguntzak zuzenean ikastetxeei sartzen baitzaizkie, horiek zuzenean ordainduko dizkiete dagozkien laguntzak familia esleipendunei ahalik eta lasterren, eta banku-transferentziaren bidez. Horretarako, Hezkuntza Sailak ikasle onuradunen zerrenda eta familiei ordaindu beharreko zenbatekoa emango dizkie ikastetxeei.
- Berdin jokatuko da ikastetxeei laguntza kudeatzeko baimena eman dieten familien kasuan.