Tokiko merkataritza laguntzeko ekimena bultzatu du Gipuzkoako Bazkundeak

Josu Bilbao Atxutegi 2020ko mar. 27a, 17:14

Otsailean Merkemerkaua ekimena sustatu zuen Ibai-Artek

Online salmenta indartzea eta etxez etxeko zerbitzua sustatzea izango dira ekimenaren oinarri nagusiak.

Tokiko merkataritzaren "egoera larria" dela eta ekimen bat jarri du martxan Gipuzkoako Bazkundeak, "ahal den neurrian behintzat, euren salmentak bultzatzeko". Horretarako lurraldeko merkataritza-enpresen direktorioa sortu du "online salmentak eta etxez etxeko zerbitzua sustatuz" eta kontsumitzaileak "gure merkatariei laguntzera" animatu ditu.

Gipuzkoako Merkataritza-Enpresen Direktorioan merkataritza enpresen zerrenda bat egongo da, eta kontsumitzaileek online-denda, posta elektronikoa edota telefonoaz nahi duen produktua erosteko eta etxean jasotzeko aukera izango dute. Direktorio honetara Gipuzkoako Bazkundearen webgunetik sartu ahal izango da:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak