Osakidetzak atzoko 20:00ak arteko datuak jakinarazi ditu, hala, EAEn COVID-19 gaitza duten 655 kasu berri daude eta baieztatutako kasuak, guztira, 4.601 dira dagoeneko.
Bizkaian 2.186 kutsatu daude, horietatik 336 positibo berriak dira eta 994 lagun daude ospitalean. Araban 1.610 positibo zenbatu dituzte guztira, horietatik 175 kasu berriak dira eta 343 pertsona ospitalean daude. Gipuzkoak atzetik jarraitzen du, 805 kasu positibo daude guztira, baina 144 positibo berri egon dira; aurreko egunean 98 izan ziren. Gainera, Gipuzkoan, 228 gaixo daude ospitalean, horietatik 22 Arrasateko ospitalean.
Datu positiboei dagokienez, 173 alta egon dira EAEko ospitaletan, horietatik hamar Arrasaten. Guztiz sendatutakoei dagokienez, 109 pertsona daude erregistratuta orain arte.
Gainera, COVID-19 gaitzak hildako pertsonen kopurua 207ra igo da, 27 kasu berri egon dira EAEn. Bestalde, dagoeneko ia 11.500 detekzio proba baino gehiago egin dituztela jakinarazi du Osakidetzak, horietatik 1.483 atzo.
Datuak herriz herri
Herriak | Positiboak |
Arrasate | 39 |
Aretxabaleta | 14 |
Bergara | 10 |
Oñati | 10 |
Eskoriatza | 6 |
Antzuola | 2 |
Aramaio | 1 |
EAEn kutsatutakoak adin tarteka
Adina | Positiboak |
0-9 | 19 |
10-19 | 35 |
20-29 | 214 |
30-39 | 434 |
40-49 | 700 |
50-59 | 881 |
60-69 | 814 |
70-79 | 734 |
80-89 | 558 |
90 urte edo gehiago | 212 |
Osakidetzako informazio buletina osorik ikus dezakezu hemen.