Mondragon Unibertsitateak astean 700 bisera inguru egingo ditu osasun-langileentzat

Maialen Regueiro 2020ko mar. 26a, 17:14

Mondragon Unibertsitateak bat egin du koronabirusaren aurkako boluntarioen ekimenarekin eta 3D teknologiari esker, astean osasun-langileentzat, 700 bisera inguru egitea aurreikusi du.

Unibertsitateko 15 langile boluntarioko talde bat 3D inprimagailuen bidez ari da produktu hori fabrikatzen eta eskaria unean uneko beharretara egokituko da. Unibertsitatea ere behar den produktura egokituko da, behar diren piezak egiteko.

100 bisera egunean

100 bisera egiten dituzte egunean, baina unibertsitatea lanean ari da datozen egunetan horien ekoizpen-ahalmena handitzeko eta bere instalazioetan dauden beste inprimaketa-ekipoak martxan jartzeko, behin jarduteko eta segurtasunerako jarraibideak ezartzea lortzen dutenean. Fabrikazio-prozesuaren ondoren, eta osasun-langileei eman aurretik, materiala esterilizatu egingo da, sustatzaileek eta dagokien erakundeek ezarritako irizpideei jarraituz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak