71 positibo Debagoienean, horietatik 31 Arrasaten

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko mar. 26a, 13:28

Azken datuen arabera, hamaika kasu berri detektatu dituzte Debagoienean. Horietatik lau Arrasaten atzeman dituzte, hiru Eskoriatzan aurreko eguneko kopurua bikoiztuz, beste bi Aretxabaletan eta bana Oñatin eta Antzuolan. Bergaran eta Aramaion ez da kasu berririk agertu; Elgetan eta Gatzagan, oraingoz, ez dute positiborik identifikatu.

Osakidetzaren azken datuen arabera 675 kasu berri daude EAEn, 349 Bizkaian, 228 Araban eta 98 Gipuzkoan. Honenbestez, Euskadin ia 4.000 koronabirus kasu atzeman dira dagoeneko, 3.946 zehazki. Bestalde, 1.375 pertsona daude ospitalean, horietatik 26 Arrasaten.

Gainera, COVID-19 gaitzak hildako pertsonen kopurua 180ra igo da; 25 kasu berri egon dira EAEn. Bestalde, dagoeneko 10.000 detekzio proba baino gehiago egin dituztela jakinarazi du Osakidetzak, horietatik 1.511 atzo egin zituzten.

Datuak herriz herri

Herriak Positiboak
Arrasate 31
Aretxabaleta 13
Oñati 10
Bergara 8
Eskoriatza 6
Antzuola 2
Aramaio 1

EAEn kutsatutakoak adin tarteka

Adina Positiboak
0-9 18
10-19 34
20-29 182
30-39 374
40-49 587
50-59 732
60-69 699
70-79 641
80-89 500
90 urte edo gehiago 179

Osakidetzako informazio buletina osorik ikus dezakezu hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak