Telezaintza arreta zerbitzua abian da adinekoen egoitzetan

Mirari Altube Arrese 2020ko mar. 26a, 10:57

Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia.

"Erabiltzaileen zein familien bizitza erraztea helburu" duen telefono zerbitzua jarri du Aldundiak adinekoen egoitzetan; hona hemen zenbakia: 900 43 43 43. 

Zazpi eta hamar pertsonek osatutako call center baten bidez bideratuko dute telezaintza zerbitzua, eta gizarte baliabideetako erabiltzaileen eta familien beharrak erantzungo dituztela argitu dute: "Erabiltzaileen beharrak zentralizatu eta kudeatzeko zerbitzua da, beti ere, ematen ari garen zerbitzua eta arreta hobetzeko helburuarekin”, azaldu zuen atzo Eider Mendozak.

COVID-19aren gaineko webgunea

Bestalde, COVID-19 gaitza Gipuzkoan izaten dabilen eraginari buruzko informazio guztia jasotzen duen webgunea jarri du abian Foru Aldundiak. Gipuzkoako eguneroko datuak jasotzen dituzte han, eta foru erakundean hartutako neurrien berri eman ere bai, besteak beste, Aldundiarekin harremanetan jartzeko kanaletan eman diren aldaketak, Lurraldebus zerbitzuko ordutegi berriak, neurri ekonomikoak edo beste aldaketa administratibo batzuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak