Zubillaga-Oñati Hiltegiak "neurri zorrotzekin" dihardu lanean

Mirari Altube Arrese 2020ko martxoaren 25a

Zubillaga-Oñati Hiltegia eta Zatitze Zerbitzuaketik jakinarazi dute segurtasun neurri zorrotzak hartuta dihardutela lanean azken asteotan. Gaineratu dute lehen sektorearen bideragarritasuna bermatzea ezinbestekoa dela koronabirusak eragindako krisialdiaren aurrean, gizarteari kalitatezko produktuak eskaintzearekin batera.

"Zerbitzu publiko izaera izanik, hornitzaile, bezero eta elikadura katea osatzen duten agente ezberdinekin konpromiso sendoa erakusten ari da erakundea", diote, helburua izanik koronabirusaren pandemiak sortutako egoera latzean baserritarrak zein harakinak babestea. Eta gaineratu dute: "Zubillagak komertzio lokal eta produktore txikien laguntzaile izan nahi du konfinamenduak irauten duen bitartean, kontsumitzaileak beharrezkoak dituen lehengaiak eskuratzeko hauek alternatiba egokia bilakatzen direlarik". Hala, bezeroek eta kontsumitzaileek kalitatezko haragia ziurtatuta dutela Zubillaga-Oñatin gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak