Unibertsitatera sartzeko proba uztailaren 6tik 8ra bitartean egingo da

Maialen Regueiro 2020ko mar. 25a, 14:59

Unibertsitatera sartzeko proba egiten (Irudia: EHU)

Hezkuntza sailak jakinarazi du, uztailaren 6an, 7an eta 8an egingo direla unibertsitatera sartzeko probak. Horien emaitzak uztailaren 15ean argitaratuko dira eta ezohiko probak berriz, uztailaren 20tik 22ra bitartean egingo dira. Azken hauen emaitzak, uztailaren 29an jakinaraziko dituzte.

Eusko Jaurlaritzak ekainaren hasierarako eskolak berriz ere eman ahal izatea aurreikusten du eta hori izan da, hain justu ere, unibertsitatera sartzeko probak egiteko data hauek ezartzearen arrazoia.

Egitura eta edukia

Euskal Herriko Unibertsitatearekin koordinatuta, Hezkuntza Sailarena izango da proba egokitzearen, ebaluzio-irizpideak berrikustearen edo proba malgutzearen ardura.

EPE atzeratzea

Enplegu Publikorako Eskaintza atzeratzeko aukera aztertzen ari da Hezkuntza Saila. Ekainaren 20a da lehen azterketa egiteko aurreikusita dagoen data, baina gertaeren bilakaeren arabera, data hori atzeratu egin daiteke, betiere Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei zuzendutako Enplegu Eskaintza Publikoari eusteko konpromisoari eutsiz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak