598 isun eta sei atxilotu asteartean EAEn

Naroa Urien Berrio 2020ko mar. 25a, 14:42
Oñatiko udaltzaingoa alarma egoerako lehen egunean (artxiboko irudia).

Ertzaintzak jakinarazi duenez, atzo 895 pertsona identifikatu eta 973 ibilgailu gelditu zituzten EAEn. Gainera, kontrol horietan 234 isun jarri zituzten ertzainek eta bi pertsona atxilotu zituztela ere jakinarazi dute. Udaltzaingoari dagokionez, 956 lagun identifikatu eta 1.797 auto geldiarazi zituzten. Guztira 364 salaketa jarri zituzten eta lau pertsona atxilotu zituzten.

Esku-hartze gehienak Bizkaian izan ziren, hala, Ertzaintzak 263 pertsona identifikatu zituen, lau pertsona atxilotu eta 105 salaketa jarri zituen. Udaltzaingoak aldiz, 298 pertsona identifikatu zituen eta 227 isun jarri. Gainera, Udaltzaingoak 962 auto geldiarazi zituen, Ertzaintzak 183.

Araban 337 pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak eta 37 salaketa jarri; Udaltzaingoak 188 lagun identifikatu eta 56 isun jarri zituen. Azkenik, Gipuzkoan, ertzainek pertsona bat atxilotu zuten, 295 pertsona identifikatu zituzten eta 92 salaketa jarri zituzten guztira. Udaltzainek 470 lagun identifikatu eta 81 salaketa jarri zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak