50era igo dira koronabirus kasuak Debagoienean

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko mar. 24a, 14:23

Arrasateko ospitaleko larrialdien sarbidea (Argazkia: Imanol Soriano)

EAEn 307 kasu berri identifikatu dituzte 24 ordutan, horietako lau Debagoienean; bi Arrasaten eta bana Aretxabaletan eta Bergaran. Guztira, 2.728 kutsatu daude Euskadin, eta horietatik 1.129 ospitaletan daude; hogei Arrasteko ospitalean. Gainera, beste hamahiru pertsona hil dira, honenbestez guztira 133 zendu dira EAEn koronabirusaren eraginez.

Bizkaian atzeman dituzte positibo berri gehien, 144 guztira; Gipuzkoan 71 dira kasu berriak eta Araban 80. Honenbestez, Bizkaian dagoeneko 1.189 pertsonak dute COVID-19 gaitza, Araban 1.086k eta Gipuzkoan 453 dira.

Debagoienari dagokionez, Arrasate, Bergara eta Aretxabaletan identifikatu dira kasu berriak, beste herrietan ez da aldaketarik egon asteleheneko 20:00 arteko datuen arabera. Horretaz gain, Arrasateko ospitalean dauden gaixoak 20 dira.

Bestalde, Nekane Murga Osasun sailburuak gaur eskainitako prentsaurrekoan nabarmendu nahi izan du 296 pertsonak jaso dute ospitaleko alta eta beste 48 guztiz sendatuta daudela dagoeneko. Horrez gain, orain arte 7.646 test egin direla esan du sailburuak. Proba horietan 2.728 positibo eta 4.918 negatibo egon dira.

Datuak herriz herri

Herriak Positiboak
Arrasate 22
Aretxabaleta 10
Bergara 8
Oñati 6
Eskoriatza 2
Antzuola 1
Aramaio 1

EAEn kutsatutakoak adin tarteka

Adina Positiboak %
0-9 16 %0,6
10-19 33 %1,2
20-29 139 %5,1
30-39 269 %9,9
40-49 393 %14,4
50-59 501 %18,4
60-69 480 %17,6
70-79 430 %15,8
80-89 346 %12,7
90 urte edo gehiago 121 %4,4

Koronabirusak hildako pertsonen kopuruari dagokionez, 13 dira azken 24 orduetan hil direnak, guztiak 70 urtetik gorakoak. Honenbestez, orain artean hildakoen datuak horrela gelditzen dira: 20-29 urte arteko pertsona bat; beste bat 40-49 urte bitartekoa; bost 50-59 bitartekoak; hamar 60-69 urte bitartekoak; hogeita bederatzi 70-79 urte bitartekoak; berrogeita hemeretzi 80-89 urte bitartekoak eta hogeita zortzi 90 urte edo gehiagokoak.

Osakidetzako informazio buletina osorik ikus dezakezu hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak