Egun bakarrean 523 salaketa jarri dituzte Ertzaintzak eta Udaltzaingoak EAEn

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko mar. 24a, 13:48

Ertzaintzak jakinarazi duenez, astelehenean 786 pertsona identifikatu eta 238 ibilgailu gelditu zituzten. Gainera, kontrol horietan 178 isun jarri zituzten eta bi pertsona atxilotu zituzten alarma egoerako arauak ez errespetatzearren. Udaltzaingoari dagokionez, 1.245 lagun identifikatu eta 2.202 auto geldiarazi zituzten. Guztira 345 salaketa jarri zituzten udaltzainek eta pertsona bat atxilotu zuten.

Esku-hartze gehienak Gipuzkoan izan ziren, hala, Ertzaintzak 567 pertsona identifikatu zituen, pertsona bat atxilotu zuen eta 87 salaketa jarri zituen. Udaltzaingoak aldiz, 547 pertsona identifikatu zituen eta 115 isun bideratu zituzten. Gainera, Udaltzaingoak 1.260 auto geldiarazi zituen, Ertzaintzak 16.

Araban 118 pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak eta 19 salaketa jarri; Udaltzaingoak 337 lagun identifikatu eta 57 salaketa jarri zituen. Azkenik, Bizkaian, ertzainek pertsona bat atxilotu zuten, 101 pertsona identifikatu zituzten eta 72 salaketa jarri zituzten guztira. Udaltzainek ere pertsona bat atxilotu zuten, 361 lagun identifikatu eta 173 salaketa jarri zituzten.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak