Bakardadean dauden adinekoei laguntzeko telefono zerbitzua indartu du Nagusilanek

Mirari Altube Arrese 2020ko mar. 23a, 15:17

Gizon nagusia burumakur. Argazkia: Alea

Zilarrezko haria doako telefono zerbitzua indartu du Nagusilanek, bakardadean dauden pertsonei laguntzeko; hona hemen: 900 713 771. Izena eta telefono zenbakia erantzungailuan utzi ahal izango dute deitzaileek, eta boluntarioek itzuliko diete deia.

Beste honako telefono zenbakira ere dei egin dezakete (10:30-14:30) edo Whatsapp mezu bat bidali: 688 741 451.

Bakardadean aurkitzen diren adineko guztiek erabil ditzaketela telefono zenbaki horiek adierazi dute Nagusilanetik; hitz egiteko beharra dutenak artatuko dituzte han. 

Konfinamendu-orduetarako solasaldia

Zerbitzu hori indartzearen helburuak dira emozionalki laguntzea eta konfinamendu-orduetan solasaldi atsegina izatea koronabirusaren ondorioz bizi den egoera honetan. Zerbitzua dagoeneko martxan dago, eta "eskarmentu handiko" Nagusilaneko boluntarioek bideratzen dute.

Adinekoak identifikatuta dituzten edozein arlotako profesionalei ere dei egin diete: "Hitz egiteko beharra duten adineko pertsonak ezagutzen badituzte gure boluntarioekin harremanetan jartzera animatzen ditugu". Zerbitzua eska dezakete hilodeplata@nagusilan.org helbide elektronikoaren bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak