Huhezinema jaialdi birtuala hasteko prest dago

Maider Arregi 2020ko mar. 23a, 15:23

Koronabirusari aurre eginez, sorpresaz beteta dator aurtengo Huhezinema on-line jaialdia: proiekzioak, hitzaldiak, zozketak, Filmin plataformako kanala... Hala, zenbait moldaketa egin ostean, martxoaren 25ean hasi eta hilaren 27ra arte ospatuko da jaialdi birtuala. Gainera #etxeangeratu  ekimenarekin bat eginez, sorpresak ere iragarri dituzte etxekoentzako.

Huhezinema jaialdia bertsio birtualera moldatu dute eta zenbait aldaketa egin dituzte programazioan. Aurtengo jaialdiaren on-line eskaintza twitch, youtube eta instagram bitartez jarraitu ahal izango dute herritarrek, etxetik. Gainera, #etxeangeratu ekimenarekin bat eginez, sorpresaren bat edo beste egongo da etxetik elkarrekin disfrutatzeko.

Twitch: https://www.twitch.tv/huhezinema/ 

Youtube:  https://labur.eus/huhezinema  edo

https://www.youtube.com/channel/UCOT5RhdvNGfn6QCj6vQzrsg

Instagram: https://www.instagram.com/huhezinema/

Egitaraua

Martxoak 25, eguaztena

- 17:00  Mursego (musikari eibartarraren hitzaldia musikari gisa zinemarekin egindako kolaborazioez. Amama, Akelarre edo Arzak filmen soinu banden sortzailea)

- 20:30  Napardeath (Napardeathek (2019), Ataun of the Dead trilogia ixten du, Katihotsak Logia Kultur Elkarteak 2012an Ataun of the Dead filmarekin hasi eta 2014an jarraitu zuten Joxean’s hil ebenekin)

- 22:00  Sesion golfa (Beldur eta Fantasiazko film laburrekin streaming-a. Huhezinemaren aurreko edizioetako hautaketa eta Donostiako Fantasia eta Beldurrezko Jaialdiaren nazioarteko harribitxiak).

Martxoak 26, eguena

-11:30 MU Ikasleen Saila I (Mondragon Unibertsitateko Ikus-
entzunezko Komunikazioa Graduko Ikasleen film laburrekin streaming-a eta ikusleen botoa)

-17:00 Paul Urkijo (Errementari pelikularen zuzendariak, fantasia eta beldurrezko zinemaren inguruko masterclass bat emango du bere filmaren sormen prozesuan murgilduz)

-19:00 Instagramen zuzenean kontzertua: Idoia Begiaga

-20:30 MU Ikasleen Saila II (errepikapena)

Martxoak 27, egubakoitza

-17:00 Sail Ofiziala (finalisten emanaldia streaming-ean eta ikusleen botoa)

-20:00 Sari banaketa

-20:30 Instagramen zuzenean itxiera pintxada: DJ AZGaubela

Aldaketaren bat gertatuz gero,  jaialdiaren sare sozialen bidez joango dira  informazioa eguneratzen. "Aurreko edizioetan bezala, ikusleen parte-hartzea sustatu nahi dugu, horregatik ikuslearen saria on-line bozkatuko da. Streaming saioen aurretik eta bitartean nola bozkatu azalduko da. Gainera Filmin streaming plataforma eta Huhezinema jaialdiaren artean gauzatutako kolaborazioa iragarri nahi dugu. Egun hauetan hilabete baterako 20 harpidetza zozketatuko ditugu gure sare sozialetan, berrogeialdia zinema independenteenarekin entretenigarriagoa egiteko asmoz. Eta martxoaren 28tik aurrera, Filminen Huhezinema jaialdiaren kanala aurkeztuko dugu. Apirilaren 28a arte online disfrutatu ahal izango da Huhezinemarekin harremana duten luzemetraiak eta film laburrak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak