Ehorzketak eta errausketak 24 ordu bete aurretik egin daitezke

Maider Arregi 2020ko mar. 23a, 11:12

Alarma egoerak dirauen bitartean indarrean egongo den neurria da: ehorzketak eta errausketak 24 ordu igaro aurretik egin daitezke. Gorpu guztiei ezarriko zaie neurria, betiere hildakoaren edo haren senideen borondatearen aurkakoa ez bada. Hilketak, ordea, salbuespenak izango dira.

Espainiako Gobernuko Osasun Sailak azaldu duenez, koronabirusaren eraginez hildakoen kopuruak gora egin du. Hala,  hildakoei azken agurra ahalik eta azkarren ematea erabaki du Osasun Sailak.

Legez, ehorzteko, errausteko edo zientziari gorpua emateko 24 orduko epea igaro beharra zegoen. Orain, ordea, heriotzaren arrazoia koronabirusarekin lotuta egon ala ez, 24 orduko epe hori igaro aurretik egin daiteke. Salbuespenezko neurria da, eta alarma egoera indarrean dagoen bitartean hilotz guztiei ezarriko zaie, betiere hildakoaren edo senideen borondatearen aurkakoa ez bada. Hilketen kasua izango da salbuespena eta ez zaio neurri hori ezarriko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak