Iñigo Urkullu: "Zenbat test azkar jasoko ditugun eta noiz beharrezkoa da jakitea"

Miren Arregi Amasorrain 2020ko mar. 22a, 14:22

Iñigo Urkullu lehendakariak Espainiako gobernuko Pedro Sánchez presidenteak deitu duen erkidegoetako presidenteen bileran parte hartu du bideokonferentzia bidez.

Jaurlaritzak oharrean jakinarazi duenez, Urkullu lehendakariak "Eusko Jaurlaritzaren ekimenak aurkeztu ditu lehentasunezko bost arlotan": osasun sistema indartzea; pertsona eta familia ahulenak babestea; enpresa eta autonomoei laguntzea eta etxeetatik eskolak mantentzea. 

Gainera, "hiru hausnarketa luzatu" ditu: Hasteko, Eusko Jaurlaritzaren erabateko "prestutasuna" erakutsi du "laguntza eskaintzeko zein beharrezko denean laguntza emateko. Une honetan, gure lehentasuna da osasun profesional gehiago izatea eta osasun materialaren hornikuntza bermatzea".

Bestetik, Jaurlaritzak azpimarra egin du datuak jasotzeko metodologian: "ezinbestekoa da osasun ministerioak datuak jasotzeko irizpide bakarra ezartzea. Egindako diagnostikoaren eta sendatutako pertsonen gaineko datu homogeneoak eskaini behar dira. Horrela baino ez dugu lortuko Estatuaren egoeraren inguruko egiazko informazioa".

Gainera, azaldutakoaren arabera, Europa osoan hartu behar diren erabaki estrategikoez ere aritu da. "Erabakiak eta ekintzak abian jartzeko, Europar Batasunaren esparruan jarduteko batasun handiagoa defendatu dut", azaldu du Urkulluk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak