1.858 isun bi egunetan, EAE osoan

Miren Arregi Amasorrain 2020ko martxoaren 22a

Ertzaintzak eta udaltzaingoek 602 isun jarri zituzten egubakoitzean alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak ez betetzeagatik. Atzo, zapatua, 1.256 izan ziren ipinitako multak.

Ertzaintzak, zehazki, 353 isun ipini zituen egubakoitzean; udaltzainek, 249. Bestetik, guztira bost pertsona atxilotu zituzten arrazoi horrengatik.

Atzoko, zapatuko datuei dagokienez, 1.256 izan ziren guztira ipinitakoak. Ertzaintza 657 isun ipini zituen, udaltzainek, berriz, 599. Gainera, hemezortzi pertsona atxilotu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak