Beste hamabost egun, alarma egoeran

Miren Arregi Amasorrain 2020ko martxoaren 22a

Espainiako Gobernuak beste hamabost egunez luzatuko du alarma egoera. Hainbat hedabidek aurreratu dutenez, Pedro Sanchez gobernuko presidenteak hala adierazi die Autonomia Erkidegoetako presidenteei. Hala, martxoaren 29ra artekoa zen alarma egoera apirilaren 12ra arte luzatuko da. Espainiako Kongresuak onartu egin beharko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak