Ehunmilak ere bertan behera

Miren Arregi Amasorrain 2020ko mar. 21a, 15:00

Ehunmilak Ultra-Trail, Goierriko2Haundiak eta Marimurumendi marathoia bertan behera gelditu dira Covid-19 gaitzak eragindako egoeraren ondorioz.

Zuzendaritza eta antolakuntza batzordeko kideek azaldu dute, egoera sakon aztertu ostean, 2020ko hiru lasterketak bertan behera uztea erabaki dutela. "Ekitaldi hauek aurrera ateratzeko orain arte egindako lana eta ilusio guztia ez dira nahikoa izango gure lasterketen ezaugarri diren oinarrizko bi zutabe nagusiak erabat ziurtatzeko: korrikalarien eta boluntarioen erabateko segurtasuna eta lehiaketen kalitatea".

Erantsi dutenez, "tristura handiz" hartu dute erabakia, baina beti bezala, lehiaketetako protagonistengan pentsatuta". Amaitzeko, euren "eskerrik zintzoena" adierazi diete boluntario, laguntzaile eta babesle guztiei eta orain, euren indar guztia pandemiaren kontra jartzeko ordua dela ekarri dute gogora, "etorkizun laburrean berriro mendiaz eta mendi lasterketez gozatzeko aukera izan" dadin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak