Atzoko 20:00ak arte, 14 hildako gehiago zenbatu ziren eta 25 pertsona osatu dira. Guztira, 85 pertsona dira koronabirusak hildakoak EAEn. Gainera, 260 kasu berri erregistratu dira.
Positiboen banaketa honakoa da, lurraldeka:
- Gipuzkoan 273 positibo daude, horietatik 84 ospitaleratuta.
- Bizkaian 651 lagun daude kutsatuta, horietatik 310 ospitaleratuta.
- Araban 801 kasu daude zenbatuta, 254 ospitaleratuta.
Bisita sistema birtuala
Datu horiek guztiak eman ditu goizean Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari eta koronabirusaren mahai teknikoko kide Mikel Sanchezek. Gainera, iragarri du, bisita-sistema birtuala jarriko dela martxan, ospitalean dauden pazienteen etaeuren senideen artean tablet edota telefono bidezko komunikazioa ahalbidetzeko. Jakinarazitakoaren arabera, gaur bertan abiatu da ekimena Araban (Txagorritxun) eta datozen egunetan sare osora hedatuko da. Mikel Sanchezek azaldu duenez, ez da berehalako zerbait izango, baina asistentziaren kalitatea hobetzeko eta jasaten ari diren egoera emozionalak arintzeko balioko du, hurbilago eginez.
Zainketa selektiborik ez
Bestetik, ospitale batzuk zaintza selektiboak egiten hasiko direla esaten sare sozialetan zabaldu diren informazioen gainean galdetuta azaldu du, Osakidetzak ez duela holakorik egingo eta edozein gairen inguruan informazio fidagarria eskuratu gura duena, osakidetzako webgunea bisitatzera gonbidatu du.