EH bilduk azaldu du, presoak baimenak galtzen ari direla, moduloetan konfinatuak izaten ari direla, familiarrekin komunikaziorik gabe eta gaixotasuna kartzeletan barreiatzeko arriskupean. Gaineratu dute, salbuespen egoera honek ezin duela ahalbidetu kaleratze datak luzatzea, irteera baimenak bertan behera uztea eta presoen ibilbide penitentziariak oztopatzea.
"Bereziki, kaleratzeko baimenen eskubidea duten presoak, baldintzapeko askatasuna egikaritzeko eskubidea dutenak edo adin txikiko umeen kargua duten emakumeen kasuetan, askatasun mugatuan geratu daitezke, beharrezko diren segurtasun neurriekin eta etxeko konfinamenduan, gainontzeko herritarrak bezala".
Gehitu dutenez, "osasun krisi honek larriagotzen du oraindik ere gehiago gaixotasun larri eta sendaezina duten presoen egoera, edo baita 70 urtetik gorako adina dutenena. Legeak pertsona hauen kaleratzea aurreikusten du. Testuinguru honetan, guztiz lehentasunezkoa da bere askatasuna, kartzelak baino egoera osasungarriagoa duten euren etxeetan egin daitezen, profilaxi eta zaintza baldintza egokietan".
Erantsi dutenez, euren uste neurri horiek lagungarriak izango lirateke birusaren hedapena saihesteko kartzeletan.