SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT, ESK, SAE eta UTESE sindikatuek deituta egin zuten geldialdia. Hildako erizaina gogoratzeaz gain, euren burua babesteko baliabide falta ere salatu zuten. Hildako lankidea Galdakaoko ospitaleko (Bizkaia) langilea zen, 52 urtekoa, eta sei egun ospitaleratuta igaro ostean hil zen. Euskal Herrian koronabirusa dela-eta hil den lehen osasun langilea da.