Osasun zentroetara joatea ekiditeko eskatu die herritarrei, berriz ere, Debagoieneko ESIk

Miren Arregi Amasorrain 2020ko mar. 21a, 12:10

Gogora ekarri dute, osasun asistentzia behar duenak norbere osasun zentroarekin harremanetan jarri behar duela telefonoz eta ahalik eta gehien ekidin behar dela osasun zentroetara bertaratzea. Norbere osasun zentroan, erizainarekin edo medikuarekin zita telefoniko bat emango diote eta hark erabakiko du balorazio fisikoa beharrezkoa den ala. Osasun zentroak itxita dauden ordutegietan, 943 03 52 50 telefonora dei egin behar dela ekarri dute gogora.

Covid-19 gaitzak eragindako egoerari ahalik eta erantzun egokiena emateko, osasun zirkuitu asistentzialetan aldaketak egongo direla jakinarazi dute Debagoieneko ESItik. Hala, Etengabeko Arreta Puntua Arrasateko anbulatorioan egongo da astelehenetik aurrera. Bertan zentralizatuko da arnas sintomak dituztenei arreta sanitarioa eskaintzeko zerbitzua, bakoitzaren erreferentziazko osasun zentroak itxita dauden ordutegietan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak