"Egoerak larria izaten jarraitzen du eta oraindik ez da goia jo"

Miren Arregi Amasorrain 2020ko mar. 20a, 12:49

Egoerak larria izaten jarraitzen du eta epidemiak ez du oraindik goia jo. Horixe esan berri dute Eusko Jaurlaritzako iturriek. Mikel Sanchez Jaurlaritzako Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak agerraldia egin du datuak emanez. Atzotik, 275 kasu berri daude EAEn eta guztira 1.465 dira koronabirusean positibo eman dutenak. 18 lagun hil dira eta 21 osatu.

Lurraldeka begiratuta, honela daude datuak. Araban, guztira, 703 dira kutsatuak eta horietatik 224 daude ospitaleratuta. Guztira krisia hasi zenetik 48 lagun hil dira bertan. Bizkaian, bestetik, 539 dira zenbatutako kasuak orotara. Horietatik 247 daude ingresatuta eta 17 pertsona hil dira. Gipuzkoari dagokionez, guztira 223 kasu zenbat dituzte, horietatik 79 pertsona daude ospitalean eta 6 dira hildakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak