Koronabirusagatik, etxean bakartuta egoteko neurriak

Imanol Beloki 2020ko martxoaren 19a

Bakartuta dauden pertsonek hartu beharreko neurriei buruzko jarraibideak eman ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Koronabirusarekin kutsatutakoendako eta positibo eman duen batekin harreman estuan egon direnendako dira jarraibideak.

Honenbestez, COVID-19 duten pertsonentzat, hauek dira gomendioak:

  • Ahal den guztietan, erabilera esklusiboko logela eta bainugela izatea.
  • Gelak aireztatuta egon behar du, atea itxita duela.
  • Komunikatzeko telefono operatibo bat.
  • Gelatik irten behar badu, pertsonak maskara kirurgikoa eraman behar du, eta segurtasun-distantzia mantendu. Baina, irtetea saihestu behar da betiere.
  • Bakartze-egoeran dagoen bitartean, saihestu egin behar du adineko pertsonekin, gaixotasun kronikoak dituztenekin edo haurdunekin bizitzea.
  • Logelan zabor-ontzi estalkidun bat jarri, edo itxitura hermetikoko poltsa bat.
  • Erne egon edozein gaixotasun-sintoma dela-eta.

Etxean bizi diren gainerako pertsonentzat, kontu handiz ibili eta neurri hauek hartu behar dituzte:

  • Isolamenduan dagoen pertsonarekin aurrez aurre ez harremanetan jartzea.
  • Egunean bitan tenperatura hartzea.
  • Pertsona bakar batek eman behar dio arreta pazienteari.
  • Eskuak beti garbitzea bakartutako pertsona edo haren tresnak ukitu ondoren.
  • Sarritan garbitzea ukitzen diren eremuak: txorrotak, etengailuak, ateen heldulekuak...

Gainera, honako puntu hauek hartu behar dira kontuan:

  • Garbitzeko: lixiba erabili (1 zopa-koilarakada litro ur bakoitzeko).
  • Bakartuta dagoen pertsonak erabilitako arropa eta izarak poltsa itxi batean sartu behar dira, garbigailura eramateko.
  • Sukaldeko platerak, edalontziak eta tresnak tenperatura altuetan garbitu behar dira, ahal dela ontzi-garbigailuetan.
  • Eta gogoratu eskuak behar bezala garbitzeaz: 40-60 s urarekin eta xaboiarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak