Finantziazioa eta zergen ordainketaren atzerapenaren bitartez, enpresei likidezia eskaini zaiela adierazi du Confesbaskek; hori, jarduera ekonomikoa jasaten ari den jaitsiera arintzeko baliogarri izango dela esanaz.
Hala ere, egoera aldakor honi jarraipena egin behar zaiola aitortu du Confesbaskek: "Hartutako neurrien jarraipena egin behar da eta jarduera ekonomikoan izaten ari den eragina aztertu, neurrien eraginkortasuna finkatzeko edota, neurri berriekin osatzeko".
Gauzak horrela, orain arte hartutako neurriez gain, gizarte-eragileen arteko itunak proposatu ditu Confebaskek, jarduera ekonomikoa mantentzeko.