Zabor bilketa zerbitzuan neurriak hartu ditu Debagoieneko Mankomunitateak

Maialen Regueiro 2020ko mar. 18a, 16:29

Debagoieneko Mankomunitateak, zabor bilketari, garbiguneei, traste zaharren batzeari eta hunki eta berrerabilgarriak jasotzeko zerbitzuari eragiten dien neurriak hartu ditu, COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz. 

Edukiontzi bidezko sistema

Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza eta Leintz-Gatzagan edukiontzi bidezko zabor bilketa daukate eta COVID-19aren proban positibo eman duten edota berrogeialdian dauden herritarrek ezingo dute hondakinen bereizketarik egin etxean eta hondakin guztiak errefusara botako dituzte eta plastikozko poltsetan ondo itxi.

Atez ateko sistema

Antzuola eta Oñati dira atez ateko sistema dutenak eta egoera honek irauten duen bitartean, aipatutako herrietako hainbat esekitokietan herritar guztien errefusa jasotzeko hainbat edukiontzi jarriko dira datozen egunetan. Modu horretan, herritar guztiek errefusa egunero atera ahal izango dute edukiontzi horietara.

Edukiontziak irekitzeko txartelak

Errefusaren edukiontziak irekitzeko ez da txartelik beharko irekita egongo direlako. Organikoaren edukiontzia berriz, txartel bidez ireki beharko da. Txartelen harira, Mankomunitateak jakinarazi du, hondakinen informazio bulegoan ez dela aurrez-aurreko arretarik eskainiko eta soilik telefonoz –943 50 47 21– edota helbide elektrinikoz –hondakinak@debagoiena.eus– artatuko direla herritarren zalantzak. Txartel berriak edota txartelek kopiak ez direla egingo ere aipatu du Mankomunitateak, erabiltzaileren baten txartelak funtzionatzen ez badu, hondakin organikoa errefusara bota behar dela esanaz.

Garbiguneak, traste zaharrak eta hunki eta berrerabilgarriak

Debagoieneko Mankomunitateak jakinarazi du, Arrasate, Bergara eta Oñatiko garbiguneetan gremioen hondakinak onartuko direla eta garbigune ibiltariaren zerbitzua momentuz, bertan behera utzi duela.

Horrekin batera adierazi du, traste zaharren eta hunki eta berrerabilgarriak jasotzeko zerbitzua eten egin dela.

Kontaktua

Mankomunitateak 943 79 35 98 telefono zenbakia eta ingurumena@debagoiena.eus helbide elektronikoa jarri ditu eskuragarri herritarren zalantzak eta kontsultak argitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak