Deskargatu 'Ttap' aldizkaria eta ikusi 'Gorabeherak' umorezko sailaren lehen atala

Monika Belastegi Aranzabal 2020ko mar. 20a, 09:00

Ttap aldizkari digitala eduki eta diseinu berriarekin kaleratu dute gaur ostirala. Eta edizio berriak aldizkarirako propio sortu den eduki berria ere estreinatu du: Gorabeherak ikus-entzunezko saila, umorezko kapitulu laburrez osatua dagoena eta hamabostean behin eskainiko dena. 

Gorabeherak-en planteamendua oso sinplea da: igogailu bat izango dugu, hildakoak zerura ala infernura eramaten dituena. Igogailu horren arduraduna Ramon da, igogailuzaina, eta berak egoera xelebreak biziko ditu igogailuan gora ala behera eraman behar dituen eta denok ezagutzen ditugun pertsonaiekin. Pertsonaia horien artean denetarik izango dugu. Gehienak euskaldunak izango dira, baina Euskal Herritik kanpokoak ere ez dira faltako. Gaur kaleratutako lehen ataleko protagonista, esaterako, Mikel Laboa da. Kepa Errasti aktoreak hezurmamitzen du Ramon eta berea da, baita ere, sailaren gidoigile eta zuzendaria; gainerako pertsonaiak Nerea Arriola aktoreak egiten ditu.

Deskargatu Ttap aldizkaria zure mugikor edo tabletara eta gozatu, doan, Gorabeherak webserieaz.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak