Euskadiko fisioterapia-zentro guztiak ixteko eskaera egin du Fisioterapeuten Elkargoak

Maialen Regueiro 2020ko martxoaren 18a

Irudia: Pixabay

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoak EAEko fisioterapia-zentro guztiak ixteko eskaera egin dio Osasun Ministerioari, COVID-19a dela eta, ezin baitute bermatu fisioterapeuten eta bezeroen artean ez kutsatzea. 

Fisioterapia tratamenduetan pazienteekin kontaktu zuzena dagoela jakinarazi du elkargoak. Gainera, fisioterapeutarengana joaten diren pazienteek babes berezia behar dutela eta paziente zein profesionalak babesteko material nahikoa ez dagoela adierazi du. Horregatik, elkargoak ezinbestekotzat jo du Gobernuak kontsultak ixteko agindua ematea, koronabirusa hedatu ez dadin. Ospitaletako pazienteei ere egin die erreferentzia elkargoak, kasu horietan fisioterapeuten jarduna ezinbestekoa den patologietan soilik mantendu behar dela azpimarratuz. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak