Informazioa eskura izan dezazun jarraitzen dugu lanean asteko egun guztietan

Goiena 2020ko mar. 18a, 08:16

Koronabirusaren larrialdia amaitu bitartean erabiltzaileon esku jartzen ditu Goienak medio guztiak. Goiena klubekoendako bakarrik inprimatzen dugun Puntua aldizkaria ere doan ikusi ahal izango duzu Goiena.eus-en.

Badakigu Goienarengan sinisten dutelako ordaintzen dutela kuota klubeko bazkideek eta baita nahi dutelako gertuko eta kalitatezko informazioa jasotzea. Seguru gaude urteko kuota hori ordaintzen ez duzuenoi Puntua pdf-an ikusgai jartzea ontzat hartuko dutela. Denbora asko pasatu beharko da etxean eta irakurketarako materiala izatea ere ez da gaizki etorriko.
 
Puntua-ren 225 aletik gora jartzen ditugu harpidedun ez direnen esku, 10.000 orritik gora: artikulu atenporalak, elkarrizketa landuak, erreportajeak... milaka eta milaka letra, larrialdi egoera hau goxatzeko. Klubeko 4.000 bazkideendako bakarrik den aldizkaria libre uzten dugu horrela denbora mugatu honetan. https://goiena.eus/prentsa/
 
Puntua gustatu eta maiatzetik aurrera paperean ere jasotzea nahi baduzu: harpidetza@goiena.eus edo bidali whatsapp zein Telegram mezu bat 688 69 00 07 zenbakira. Egunotan bulegotik pasatzea baino egokiagoa izan daiteke telefonoz deitzea ere.
 
Gertuko kazetaritza zerbitzu publikoa da eta informazio eskubidea ere badugu herritarrok, ospitalak edo hezkuntza zentroak izatea bezainbeste. Horrelako egoeretan, beraz, kalitatezko informazioa helaraztea da Goiena egiten dugun lankide guztion nahia.
 
Gogoratu, bestalde, koronabirusa gaitzat duen kanal bat sortuta dugula Goiena.eus-en: Koronabirusa Debagoienean.
 
Dakizuenez, informazioa premia biziko ondasuna da eta informazioa osatzen dugu Puntua-ko artikuluekin ere. Eskertu baino ez gure letrak irakurri edota ikus-entzuten gaituzuen guztioi. Animo egoera latz honetan.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak