Jantokirako bekak eta kuotak
Hezkuntza sailak eskolako jantokiko erabiltzaileen laguntzei eutsiko diela adierazi du eta baldintzak betetzen dituzten familiek ezarritako zenbatekoa jasoko dutela aitortu du. Sailak jakinarazi du gainera, eskabideen zati bat ebatzi eta ordainduta dagoela dagoeneko. Horrez gain, gehitu du, oraindik jakinarazi gabe daudenek erreklamazioak egiteko beste epe bat izango dutela.
Jantokiko kuotei dagokienez, sailak jakinarazi du familiek ez dutela jantokiko kuota ordaindu beharrik izango, aurrez aurreko hezkuntza-jarduera etenta dagoen bitartean. Beraz, familiaren batek kuota ordainduta izango balu, zenbatekoa itzuliko zaiola adierazi du sailak.
Ebaluazio dianostikoak
Hezkuntza sailak jakinarazi du, 2019-2020 ikasturterako aurreikusita zegoen ebaluazio diagonistiko guztiak eten egin direla.
'Amarauna' plataforma
Amarauna izeneko plataforma sortu da, unibertsitateaz kanpoko etapetako irakasleei zuzendutakoa eta bertako edukiak publikoak izango dira edonork deskargatu ahal izateko.
Lantokiko praktikak
Lanbide heziketako praktikak eten egingo direla jakinarazi du Hezkuntza sailak, baina praktika ordu horiek berreskuratu egingo direla adierazi du.
Telelana
Lan-kontratudun irakasleek telelana egin ahal izango dute, zentroko zuzendaritzak baimena ematen badu edota, lanerako beharrezko euskarri teknikoa eta zerbitzua bermatzen badira.
Administrazio prozeduren etetea
Administrazio prozeduretan hainbat etete edo atzerapen izango direla adierazi du Hezkuntza sailak:
- 2020ko EPEa: onarpenak eskatzeko epeetan data berriak iragarriko dituzte.
- Ikuskaritzako EPEa: bigarren azterketa eten egin da eta data berria jarriko dituzte.
- Hautagaien zerrendaren birbaremazioa: epe berriak iragarriko dituzte.
- Lekualdatze-lehiaketa: epe berriak iragarriko dituzte.
- Plaza berezien lehiaketa: epe berriak iragarriko dituzte.
- Hezkuntza-itunen eskaera: epe berria iragarriko dituzte.