Lurreko mugak ixteko asmoa agertu du Espainiako Gobernuak

Mirari Altube Arrese 2020ko mar. 16a, 17:25

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak esan du lurreko mugetan kontrolak jarriko dituztela, gauerdian hasi eta koronabirusagatik ezarritako alerta egoera bukatu arte. Bestetik, Europako Batzordeko presidenteak proposatu du Europako Batasuneko herrialdeetarako sarrera ixtea 30 egunez.

Grande-Marlaskaren esanetan Espainiako herritartasuna dutenek bakarrik pasatu ahal izango dituzte Espainiako Estatuaren mugak; langile mugakideei eta pisuzko arrazoiak aurkezten dituztenei ere utziko diete pasatzen. Aireportuen eta portuen gainean ez du ezer esan.

Europar Batasunak bihar erabakiko du

Europar Batasuneko buruzagiek bihar eztabaidatuko dute Ursula von der Leyen presidenteak proposatu duen neurria; bideokonferentzia bidez egingo dute. Salbuespenak egongo lirateke, besteak beste, etxera itzultzen diren EBko herritarrendako, osasun langileendako edo zientzialariendako eta EBren barruan lan egiten duten eta mugaren bat zeharkatu behar duten pertsonendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak