Kontzertu birtuala emango du gaur, 'Serge'-k

#EtxetikZuzenean jaialdi birtuala deitu dute hainbat musikarik gaurko, martxoak 16. Horien artean dago Arrasaten bizi den Serge; haren emanaldia 20:00etan izango da. Instagramen zuzenekoaren bidez ikusi ahal izango da.

Hona hemen jaialdi birtual horretan parte hartuko duten musikariak:

  • 17:30 LUMI @lumimusika
  • 18:00 SARA AZURZA @saraazurza 
  • 18:30 AUTUMN @autumnmusicss 
  • 19:00 JULEN @its.julen 
  • 19:30 DAMA BELTZAK @damabeltzak 
  • 20:00 SERGE @sertx_serge 
  • 20:30 ILARGI @ilargi_a 

Kontzertuak ikusteko egin beharrekoa da goiko Instagrameko jarraitzaile egin, eta dagokion orduetan sartu (perfilen goialdean ikusi ahal izango dira #EtxetikZuzenean jaialdiko kontzertuak). Gainera, artistekin interaktuatu ahal izango dela adierazi dute: galderak egin, abestiak eskatu, eskerrak eta animoak eman...

Argibide gehiago gura dituenak hemen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.