Mondragon Unibertsitateko langileak ere etxetik dabiltza lanean

Mirari Altube Arrese 2020ko mar. 16a, 15:01

Langile guztiek telelan-formatuan jarraitzea lanean erabaki du Mondragon Unibertsitateak, eta instalazioetan bertan egin beharreko jardueretarako langileak bakarrik sartzea unibertsitatera. Gaurtik, martxoak 16, campus guztiak, oro har, itxita egongo direla adierazi dute, beste abisu bat eman arte.

Era berean, ikasle guztien prestakuntzarekiko konpromisoa berretsi dute, eta jarduera akademikoa, titulazio guztietan, online emango dutela. Graduko eta graduondoko prestakuntza egiten ari diren unibertsitateko 6.000 ikasleak,  joan den ostiraletik ari dira online modalitatean.

Unibertsitatearekin harremanetan jartzeko, indarrean jarraitzen dute orain arte erabiltzen aritu diren telefono zenbaki eta posta helbide berberak. Gaineratu dute unean uneko egoeraren edozein aldaketaren berri emango dutela.

Mondragon Unibertsitatetik erantzukizunez jokatzeko deia ere egin dute: "Pertsona bakoitzaren erantzukizun indibidualerako deia egiten dugu, gaixotasunari eusten laguntzeko. Gure esku dago gaixotasunaren hedapenari eustea, eta unibertsitate-komunitate osoa eta gizarte osoa gonbidatzen ditugu erakunde eskudun guztiek iradokitzen dizkiguten neurriak errespetatzera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak