Osakidetzak bertan behera utzi ditu aurrez aurreko kontsulta eta operazio guztiak, ezinbestekoak izan ezik

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko mar. 16a, 13:55

Miguel Sanchez Fernandez prentsaurrekoan

Haurdun dauden emakumeen kontsultak eta onkologikoak zein premiazkoak ez dira etengo, baina ezinbestekoak ez diren hitzorduak eta operazioak bertan behera geldituko dira. Hala zehaztu du Miguel Sanchez Fernandez Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak gaur eskaini duen prentsaurrekoan.

Antolaketari dagozkion bost puntu zehaztu ditu Miguel Sanchezek:

  • Ezinbestekoak ez diren kontsulta eta operazio guztiak bertan behera geldituko dira. Baliabideak koronabirusa duten pertsonei eta urgentziazkoak edo ezinbestekoak diren kasuetara bideratuko dira.
  • 900 20 30 50 telefono zerbitzua indartu dute beste 18 pertsonarekin.
  • Gasteizen lehen mailako arreta berrantolatu dute. Sintomak dituztenak artatzeko hiru zentro izendatu dituzte. Gainera, arabarrek hemendik aurrera nork bere osasun zentrora deitu beharko du eta ez 900 20 30 50. Gipuzkoako eta Bizkaikoek telefono orokorrera deitzen jarraitu dezakete, baita aramaioarrek ere, Debagoieneko ESIren parte baitira. Hala ere, baliteke aurrerako bi probintzia hauetako kasuek gora eginez gero, irizpideak aldatzea.
  • Larrialdi zerbitzuetako zirkuituak berrantolatu dituzte, langileen segurtasuna bermatzeko
  • Kutsatutako pertsona asko dauden ospitaleetatik beste batzuetara bideratuko dira pazienteak.

Bestalde, kazetarien galderei erantzunez, Sanchezek esan du BAME barne mediku egoiliarrak (MIR) ospitaletako zerbitzura gehituko dituztela, ohiko langileei laguntza emateko. Osasun arloko langile erretiratuei dagokienez, oraindik administratiboki eta legalki aztertzen ari direla aurreratu du prentsaurrekoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak