Beste hamalau pertsona hil dira EAEn

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko mar. 16a, 13:03

Kutsatutakoen kopuruak gora egiten jarraitzen du abiadura handian; Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Gipuzkoan 89 pertsonak dute koronabirusa, atzo baino 26 gehiagok; Araban 444 kutsatu daude dagoeneko, 35 gehiago; eta 194 Bizkaian, 36 gehiago. Guztira, EAEn 727 pertsonak dute COVID-19 gaitza.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez hamalau pertsona hil dira atzo eta gaur artean, horietatik bederatzi Gasteizen. Egoera horrek Arabako osasun zerbitzuaren berrantolaketa ekarri du.

Datu zehatzak

Martxoak 16 Kasu berriak Ospitaleratutako pertsonak Hildakoak Kasu positiboak gutira
Araba 35 191 25 444
Bizkaia 36 90 6 194
Gipuzkoa 26 28 5 89
EAE 97 309 36 727

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak