Eibarren hasi eta Bilbon bukatu beharreko Euskal Herriko Itzuliko tropela Debagoienetik pasa behar zen lehen etapan. Hain justu ere, Elgetatik pasa behar ziren ziklistak, Eibarren hasi eta Arraten bukatu behar zen ibilaldian.
Beste proba batzuk
Zapatuan bukatu zen Paris-Niza lasterketa izan da oraingoz jokatu den azken ziklismo proba. Aste batzuetan behintzat, ez da tropelik ikusiko errepideetan. Oraingoz bertan behera geratu dira apirilean egitekoak zirena Flandesko Tourra eta Paris-Roubaix.
Osasun krisia luzatu egingo balitz, Italiako Giroa bertan behera uzteko aukerak handituko lirateke. Bertan behera geratuko balitz, antolatzaileek uda partean egin gurako lukete, baina, kasu horretan, libre dauden datak topatzea izango zen lan handiena.