Osasun zentroan edo ospitalean hitzorduren bat dutenei ez bertaratzeko eskatu die Debagoieneko ESIk

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko martxoaren 16a

Arrasateko anbulatorioa.

Osasun zentroko edo ospitaleko deia jaso artean etxean itxaroteko eskatu diete herritarrei. Eskaera Debagoieneko bederatzi herrietako anbulatorioetatik eta Arrasateko ospitaletik egin dute. Osasun-arloko profesionalek telefonoz erantzungo dituzte kontsultak, eta beharrezkoa bada, aurrez aurreko hitzordua ezarriko da zentroan. Soilik premiazkoak edo osagarriak diren proba batzuk egingo dira.

Arnasketa-sintomatologiarekin lotutako kontsulta-arrazoiren bat duten herritarrek telefonoz jar daitezke harremanetan beren osasun-zentroarekin eta Osasun Aholkuaren 900 20 30 50 telefonora deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak