Lehendakariak gaineratu du koordinazioa ez dela menpekotasuna eta helburua pertsonak babestea dela azpimarratu du. Herritarrei eskatu die gomendioak betetzeko: "Ekimen bakoitzak bizitza bat salba dezake". Era berean, Osakidetza eta Ertzaintza Madrilen esku geratzearen arira esan du kolaborazioa ez dela "inposizioa". Hala ere, adierazi du dekretua beteko duela.
Enpresei dagokienez, bakoitzak ezarri behar dituela gomendioak eta baldintza-neurriak argitu du: "Enpresa bakoitzak jakingo du nola egokitu birusari aurre egiteko".
Ibuprofenoa eta koronabirusa
Frantziako Gobernuak ibuprofeno medikamendua ez erabiltzeko eskatu du, koronabirusak eragindako kalteak areagotu ditzakeelakoan. Nekane Murga Osasun sailburuak azaldu du hori baieztatu dezaketen datuak aztertzen ari direla eta datu horien berri eman dietela farmaziei. Osasun sailburuaren arabera, milioi biztanleko 1.200 proba egin dituzte Gasteizen, "Europan milioi biztanleko 300 egiten ari diren bitartean". Murgaren esanetan, kasuak azkarrago atzematea erraztu du horrek.
Eusko Jaurlaritzaren arabera, nazioarteko proiektu baten baian, Osakidetza lanean ari da koronabirusarendako sendagaia bilatzeko.