EAJk eta EH Bilduk kezka azaldu dute Sanchezen neurrien aurrean

Maider Arregi 2020ko mar. 15a, 13:18

Pedro Sanchezen neurriak zalantzan  jarri dituzte EAJk eta EH Bilduk. Twitter bidez EAJren EBBko presidente Andoni Ortuzarrek adierazi du egoerak herritar ororen batasuna eskatzen duela: "Aurretik daukagun erronkak batasuna exijitzen du, eta batasun hori errazagoa da lortzen lankidetzarekin inposaketarekin baino".

Andoni Ortuzarrek adierazi du "biziki kezkatu" dituztela bart hartuko neurriek "egingo diren gauzak baino, agintea nork daukan nabarmendu delako". Era berean, Iñigo Urkullu lehendakariak jakitera eman du ez duela, oraingoz, Alarmako Estatu Dekretuaren neurrien gaineko baloraziorik egingo. Bihar, astelehena, lehendakaritzan biltzeko deia egin die alderdi politikoetako ordezkariei Urkullu lehendakariak.

EH Bilduren koordinatzaile Arnaldo Otegik, twitter bidez esan du ez dela kritika politikoetarako sasoia eta denek batasuna erakutsi behar dutela. Osasun alarmaren gaineko neurri konkretuak falta direla ere salatu du.

23 lagun hil dira, gaur gaurkoz

Eusko Jaurlaritzak 49 kasu gehiago baieztatu ditu Araban, 43 Bizkaian eta 17 Gipuzkoan. Hiru pertsona gehiago hil dira eta, denera, 23 dira hildakoak Euskal Herrian. Kutsatuak 521 dira EAEn.

Koronabirusa munduko 141 estatutara hedatu da, eta jada 152.428 lagun dira kutsatu direnak, OME Osasunerako Mundu Erankudearen arabera. Denera, 5.720 dira hildakoak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak