Kontuz koronabirusaren gaineko albiste faltsuekin

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko mar. 14a, 21:08

Koronabirusaren gaineko hainbat mezu eta audio zabaldu dira azken orduetan, bereziki, WhatsApp eta Telegram sareetan; horietako asko, gainera, faltsuak. Goiena Komunikazio taldeak gomendatzen du iturri fidagarrietara jotzea albisteak kontrastatzeko.

Azken orduan, COVID19 birusak sortutako egoeraren gaineko hainbat mezu eta audio zabaldu dira, bereziki WhatsApp eta Telegram sareen bitartez. Horietako batzuk faltsuak dira, gainera; adibidez, Oñatiko suhiltzaileen gainean zabaldutako audio mezua.

Goiena Oñatiko suhiltzaileekin harremanetan jarri da eta mezu hori gezurra dela esan dute; ez dutela horren berririk, oraingoz.

Goiena Komunikazio taldeak gomendatzen du iturri fidagarrietara jotzea informazio bila.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak