Ostalaritzako erreserba ia guztiak bertan behera

Maider Arregi 2020ko martxoaren 14a

Zapatu goizean GOIENA Oñatiko Zumeltzegi hotelean eta Bergarako Izal landetxean izan da. Bertako ugazabek egun hauetarako zituzten erreserba gehientsuenak bertan behera geratu direla azaldu dute. Baita martxoko zubirako eta Aste Santurako erreserbak ere. Hala ere, ostalariak prest daudela Urkulluk agindu dituen neurriei erantzuteko eta herritarren osasuna babesteko neurriekin bat egiteko adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak