Ostalaritza jardueren itxierak ez die eragingo etxera eramateko zerbitzua eskaintzen dutenei, ezta hoteletan gaua igarotzeari. Beti ere, pertsonen artean metro eta erdiko aldea mantentzeko aukera eskaintzen badute.
Neurri hauek 15 egunerako indarrean bihar jarriko diren arren, gaurtik martxan jartzeko gomendioa egin du Lehendakariak herritar ororen osasuna bermatzeko. Koronabirusa gainditzea "denon esku" dagoela gaineratu du eta herritar orok egin behar duela eskatutako esfortzua azpimarratu du.
Erabakiak "profesionaltasunez eta arduraz" hartzen ari direla esan du Urkulluk, konfinamenduaren inguruan galdetu diotenean. Azaldu du "momentuaren arabera" hartuko dituztela erabaki berriak. Jakitera eman dute, une honetan, 657 kasu daudela baieztatuta Euskal Herrian, eta hemeretzi lagun hil direla.