Alarma egoera ezartzea erabaki du Espainiako Gobernuak

Maider Arregi 2020ko mar. 13a, 15:16

Espainiako Gobernuak 15 eguneko alarma egoera ezarriko du. Bihar, zapatua, jarriko dira neurriak indarrean Ministroen Kontseilua batu ostean. Pedro Sanchezek "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi du herritarrak "hobeto zaintzeko eta babesteko". 

"Baliabide zibilak eta militarrak, publikoak zein pribatuak bideratuko ditu horretarako".  Bihar emango dute zeintzuk diren neurriak eta neurri zehatz horien berri. Pedro Sanchezek ez du baztertzen 10.000 kutsatura iristea datorren astean. Neurriak, besteak beste, pertsonen joan-etorria aldi baterako murriztea ahalbideratuko du.

Alarma egoerak, berez 15 eguneko gehienezko iraupena du, baina, Kongresuak luzatzeko aukera ere baduela azaldu du Pedro Sanchez presidenteak. Historian bigarren aldiz ezarri du alarma egoera Espainiako Gobernuak. Lehena, 2010eko abenduan izan zen aire-kontrolatzaileen grebaren auzian.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak