EAEn bederatzi pertsona sendatu dira dagoeneko, baina 71 koronabirus kasu berri erregistratu dituzte

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko martxoaren 13a

Debagoieneko ospitalea. (Artxiboko irudia)

Gaurko datuen arabera, guztira 417 kutsatu daude Covid-19 birusaren eraginez, eta horietatik 179 ospitalizatuta. Gainera, atzo hiru pertsona hil ziren Araban, eta beraz, dagoeneko 14 pertsona zendu dira EAEn. Bestalde, bederatzi pertsona osatu dira.

Lurraldeka, honako hau da banaketa:

  • Gipuzkoan, positiboen kopurua 24koa da; horietatik 8 ospitaleratuta daude.
  • Bizkaian, 83 pertsonek eman dute positibo; horietako 40 ospitaleratuta daude.
  • Araban, 310 kasu zenbatu dira; horietatik 131 ospitaleratuta daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak