Arrasate-Udalatx lasterketa eta Oñatiko Duatloia bertan behera

Maialen Regueiro 2020ko mar. 13a, 09:53

Mondraitz kirol klubak eta Oñatiko Duatloiko antolakuntzak jakinarazi dute, Covid-19 birusaren hedapenaren eraginez, martxoaren 28an egitekoa zen Oñatiko Duatloia eta apirilaren 5ean egitekoa zen Arrasate-Udalatx lasterketa bertan behera geratu direla.

Arrasate-Udalatx lasterketa

Mondraitz kirol klubak adierazi du, lasterketa ez egitearen erabakia prebentzio neurri modura hartu dutela. Horrekin batera, adierazi du, antolakuntzakoen nahia edizio berria egitea dela eta horretan saiatuko direla. Apirilaren 20a izango da epe muga, lasterketaren data aldatzeko edota aurtengo edizioa bertan behera geratzearen erabakia hartzeko.

Oñatiko Duatloia

Oñatiko Duatloiko antolakuntzak adierazi du, erabakia Covid-19 birusaren ondorioz hartutako neurrien ildotik jarraituta hartu dutela eta hitzordua ez dutela beste data batera atzeratuko. Gauzak horrela, 2021ean egingo dute Oñatiko Duatloiaren edizio berria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak